XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Itsas tekniken topaleku hartako Andaluziako gizarteak bazituen, beraz, aurkikundeetarako baliabide sozioteknikoak.

Horietaz baliatzeko borondatea izango zen, azkenik, datu erabakitzailea; baina gizartearen nahi hori bera ere pedagogia luzearen fruitua zen.

Topatu, Kanariak, Madeira eta Azoreak XIV. mendean izan ziren topatuak, denak ia urte beretsutan (134l-1342), baina ez zen hura benetako aurkikundea gertatu oraindik, segida-asmorik gabekoa izan bait zen.

Hurrengo mendean, teknikengatik kostatik libreagoa zebilen nabigazioak irlarte hauetan, Mediterraneoaren bi heren zituen itsasalde berria eskuratu zuen.

Erronka bat zen hori, ondoko urteetarako.

Larogei urte lehenago topaketa urte gutxitan egin zen bezala, orain berriro ere bateratsu (1421-1435) ekiten zaie irla haien konkista-kolonizazioei (Kanariak, Gaztela-ren babesean; Madeira eta Azoreak, Portugal-etik).

Ez zen hori dena ausaz gertatzen, eta bai azukrearen ekonomialdia jaiotzen ari zelako.

Urte horietantxe ikutzen zuen Bojador Lurmuturra Portugalek (1434).

Ekonomi interes berak gidatzen zituen hegoaldetarrak Afrikara ere, hau da, hasieran batez ere Marokkora.

Hain zuzen, Marokko zen Afrika barneak Mediterraneoaldeari eskaini ohi zion merkatalgoaren irtenleku naturala: garia, Sudan-eko urrea, esklabu beltzak.

Erdi Aroaren azkenetan larrituz zetozen Europaren beharrizanek erantzun bat eskatzen zioten hornibide horri.

ENRIKE NABIGARIA (1394-1460)

On Enrike lnfantea matematikari eta kosmografoa zen, bidaia portugesen eratzailea, gainera.

Sagres-en Nautika-Eskola bat sortu zuen.

Ozeano edo Mare Tenebrosum deitua nabigaria zela erakutsi zuen bere ikasketa eta bidaiekin.

AURKIKUNDEETAN, Zer gertatu zen 1441ean?.

(Afrikaren kostalde ezaguna luzatzen ari zirela, 1441ean bizpahiru gauza esanahitsu gertatu ziren portugesen aurkikunde lanetan:).

Antao Gonçalves-ek Lurmutur Zuria ikutu zuen 1441ean.

Hango bizilagunekin izan zen modurik trukaketarako: larrukiak, olioa, foka-larruak.

Zerbait geroago Nuno Tristampatilde;o-ren karabela elkartu zen Gonçalves-ekin.

Aurkikundeen historiako garrantzizko urte hau (1141) gogora dezagun bere gertakariekin.

Karabela, aurkikunde-bidaietan sartzen da orduan, tresna kunplitua; esklabuen lehen ehiza, horra motore ekonomiko eragilea.

Denboraz, esklabuak lehenago dira urrea baino, aurkikundeetan.

Hasieratik bertatik, esklabu-trafiko handia eratu zen.

(P. GHAUNU).